Bi semifinalak irekita, bueltako partidurako

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 7a, 01:00

Estuak izan ziren joaneko lehiak, Binakako Txapel­ke­taren bi semifinaletan, eta estuak espero dira bueltakoak ere, datorren larunbatean.
Aurreneko semifinalean, Urri­za eta Agirrezabala nagusitu ziren (40-37), Ezkurra eta Endikaren kontra. Atzetik hasi ziren markagailuan, eta 22-27 ere egon ziren galtzen, baina buelta ematea lortu zuten. Edozein kasutan, 38 tanto egin beharra daukate bueltako partiduan, finalerako txartela lortzeko. Oso irekia dago kanporaketa, beraz.

Bi tantoren aldea, bigarren semifinalean
Eta aurrenekoa irekia badago, zer esanik ez bigarrena. Bi tan­toren aldearekin irabazi zuten Matxin III eta Ionek, Etxe­berria IV eta Etxeberria IIIren kontra (40-38). Azken zatian eman zioten buelta partiduari, 31-35 galtzen zirela, baina larunbatean 39 tanto egitera behartuta daude.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!