Hamabi bikote, txapela eta zapi bat

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 6a, 01:00

Helburu berarekin igoko dira hamabi bikote, Plaza Berriko taula gainera: txapela eta zapi preziatua janztea. 21garrenez jokatuko da gaur, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Gazteen Dantza Txapelketa, Kriskitiña taldeak antolatua.
Gipuzkoako dantzari gazte onenak egongo dira bertan, Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Lezo eta Oiartzundik etorriak. Eta hernaniar bat ere izango da tartean, Unai Balerdi, Katerin Artola oiartzuarra bikote duela.

Fandango eta arin-arin bana
Bikote guztiek dantzatu behar­ko dute fandango eta arin-arin bana, Beñat Luluaga eta Aitzol Txapartegiren trikitixa doinuek lagunduta.
Parte hartzaile guztiek ja­so­ko dute sari bana.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!