Merino, Artola, Ezenarro eta Lopez de Arregi, selekzioarekin

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 5a, 01:00

Aranda de Dueroko krosean hartuko dute parte gaur, Yo­ha­nes Merinok, Anartz Artolak, An­der Ezenarrok eta Gorka Lopez de Arregik; lauak izan dira selekzionatuak. Lopez de Arregik infantiletan hartuko du parte, 2.300 metroko zir­kuituan; Ander Ezenarrok ka­detetan, 4.200 metrotan; eta az­ke­nik, jubeniletan, Yohanes Me­rino eta Anartz Artola arituko dira, 5.300 metroko proban.
Aranda de Dueroko krosa Espainia mailan egiten den garrantzitsuenetakoa da; maila haundiko korrikalariek hartzen dute parte. Beraz, CD Hernaniko korrikalarientzat saria da bertan parte hartzeko aukera izatea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!