‘Gabe’ ikerkuntza proiektua, aurkeztuta

Kronika - Erredakzioa 2015eko abenduaren 5a

Gabe ikerkuntza proiektua sortu du Txisko Espinosa hernaniarrak, Ahoztar Zelaieta eta Nuño Santillanarekin batera. Ikerkuntza kazetaritza dauka oinarri, eta Durangoko Azokan aurkezten ari dira egunotan. Urtean 19 argitalpen egingo dituzte: aldizkariak, ikusentzunezkoak, liburuak, hilabetekari digitalak... Harpidetza bidez jaso ahal izango dira. Web orria ere jarriko dute martxan: www.gabe.eus.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!