Osiñagako Auzo Elkarteak jakinarazi du, datorren asteburuan pasako direla auzoko etxeetatik, auzo elkartearen kuota kobratzera. 10 eurokoa da urteko kuota, euro bateko loteria partizipazioa barne. Gainera, gabonetako saski bat zozketatuko dute, kuota ordaintzen duten guztien artean. Etxean egongo ez direnei, eskatu diete bizilagunari uzteko dirua.
Bestalde, aurreratu dute hilaren 20an jokatuko dela auzoko mus txapelketa, 16:00etan Itxasburu sagardotegian. Izenematea, sagardotegian bertan egin behar da; bikoteko 20 euro.