Txileko Euskal Astean izan da Ane Diaz hernaniarra, Estitux Unanue atxabaltarrarekin. Erizaintza ikasten ari dira han, eta azaroaren 20an, kontzertu bat ematera gonbidatu zituzten biak: biolinarekin Diaz, eta trikitixarekin Unanue. Gainera, bertan ezagutu zuten Alazne Arana pianista txiletarra, arbaso euskaldunak dituena, eta familia Hernanin.