Gaurko egunez, Bola Eguna ospatzen du urtero Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioak, eta bolari eta tokalari batzuk omentzen ditu. Aurten, Ereñotzun ospatuko da eta Leandro Miner eta Pedro Oiarbide izango dira omenduak. Tokan eta bolan egindako ibilbideagatik omenduko dituzte. Oso gazterik hasitakoak dira biak, eta Ur Mia elkarteko kideak izan dira betidanik.
Txapelketa, meza, bazkaria...
Egun osoko festa izango da gaurkoa. Goizean (09:30-11:00), bola eta toka txapelketa jokatuko dute eta ondoren (11:00), hildako bolari eta tokalarien aldeko meza izango da. Bazkaria ere antolatu dute Ur Mia elkartean (14:00). Eta bazkalostean, 2015 denboraldiko txapelketetako sariak banatuko dituzte, eta jarraian, bi ereñotzuarrak omenduko dituzte.