Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna izan zen azaroaren 25a, eta horren bueltan, bi ekintza antolatu dituzte abenduan ere, «autodefentsa feministaz aurre egiteko matxismoari».
Hilaren 11n, Zaindu maite duzun hori tailerra antolatu du Bilgune Feministak, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara Biteri kultur etxean. Izena emateko, emaila idatzi behar da: hernanikotxokofeminista@gmail.com.
Abenduaren 15ean, berriz, hitzaldia antolatu du Berdintasun Kontseiluak: Qué hacer ante un caso de violencia sexista. Biterin izango da hori ere, arratsaldeko 18:30etan. Izenemateak, emailez egin behar dira: marijo-m@hernani.eus.