Martxan jarriko dute Sahararako janari bilketa, datorren asteazkenean. Oraingoan, abenduaren 9tik otsailaren 6ra luzatuko dute kanpaina, eta herriko hainbat puntutan izango da aukera, Saharara eramango den janaria emateko. Asteazkenetik bertatik, ikastoletan eta Biteri kultur etxean jarriko dituzte kajak.
Abenduaren 9tik 18ra izango da bilketa ikastoletan, baina Biterin kanpaina bukaerara arte edukiko dituzte kajak bertan.
Supermerkatuetan, lau egun bilketarako
Hernaniko supermerkatuetan, berriz, lau egunetan egingo dute bilketa: abenduaren 18an eta 19an, eta otsailaren 5ean eta 6an.
Arroza, olioa, pasta...
Eman daitekeen janariari dagokionez, zerrenda bat osatu dute, bilketa kanpainan jasoko dituzten jakiekin: arroza, olioa, pasta, lekaleak, azukrea, atuna eta sardinak oliotan. Konpresak ere ematea eskatu dute.