Urteko kirolariak aukeratzeko garaia

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 5a, 01:00

Hernaniarrek erabakiko dute nortzuk irabaziko duten aur­ten 2015 Kirol Saria; hori da aur­ten­go nobedade na­gusia.  Hau­ta­gai­ak herriko ki­rol klubek aur­keztu dituzte, eta herritarrek aben­duaren 15era arte dute botoa emateko auke­ra.  Boz­keta egiteko bi bide dau­de: Her­naniko Udalaren web­gu­nean, edo kiroldegian dau­den poston­tzietan. 16 urtetik go­rakoek eman dezakete botoa. 
2015eko emakumezko ki­ro­lariari saria jasotzeko hau­tagaiak bi dira: Amaia Ira­zus­tabarrena palista, eta HGEE gim­na­sia errit­mikoko kadete mailako taldea. 
Kirol Ibilbideari Saria jasotzeko, berriz, hau­ta­gai dira Ig­nacio Maria Ocio (eskubaloia), Miguel Ez­pe­leta (esku pelota) eta Roge Miguez (saskibaloia).

Ociorentzat botoa eskatu du eskubaloi taldeak
Eskubaloi taldeak Ocio­ren­tzat botoa eskatu die, klu­ba­rekin zerikusia du­ten guztiei: «klu­ba­rentzat ezinbestekoa izan da Ociok egin duen lana».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!