Binakako Txapelketa Nagusia azken fasera ari da iristen, eta gaur bi finalerdi izango dira jokoan. Jaialdia Galarretan jokatuko da, 16:00etan hasita. Bigarren partiduan, Ezkurra eta Endikak, Urriza eta Agirrezabalaren kontra jokatuko dute; bi bikote hauek ziren, txapelketa irabazteko faboritoak. Beste finalerdian, Matxin III eta Ionek jokatuko dute, Etxeberriatarren kontra; partidu berdindua espero da.