Astigarraga ezagutzen dutenentzat, Santiagomendi da herriko erreferenteetako bat. Izan ere, paisaiaren parte izateaz gain, Astigarraga herria bera ere, bertan sortua da. Astigarragako Udalak, Araudi kontratatuta, Santiagomendi-Ladarbasoko paisaiarako ekintza plana egingo du; atzo aurkeztu zuten. Udaleko ordezkariek azaldu zutenez, Astigarragako Udalak dirulaguntza jasoko du Eusko Jaurlaritzatik, zehazki, halako planetarako bideratua dagoena. Laguntza 25.920 eurokoa izango da eta planaren erredakzio kostua %90ean kubrituko du.
Planaren erredakzioaz Araudi Medioambiente enpresa arduratuko da, eta atzokoan, Raoul Servert eta Elena Alonsok eman zituzten azalpenak.
Hiru fase, erredekazioa egin aurretik
Planaren helburua da zehaztea, zein diren Santiagomendi-Landarbasoren beharrak eta aurrera eman beharreko ekintzak. Bide horretan, aurreneko pausua izango da diagnosia egitea eta Araudi enpresako kideek azaldu zutenez, abenduaren 14rako izango dute idatzia. Diagnostiko honetan aztertuko dituzte, besteak beste, Santiagomendiko landareria, fauna, lurraren erabilera, klima, geologia... Diagnostiko hau izango da planaren osagai objetiboa.
Urte hasieratik aurrera berriz, diagnostiko partehartzaileari ekingo diote. Kasu honetan, definitu beharko dituzte pasai kalitatearen helburuak. Prozesu honetan bilduko dira udal taldeekin, herriko eragileekin eta herritarrekin. Fase hau partehartzailea izango da; hau da, Araudi enpresako kideek azaldu zuten moduan, subjektiboagoa. Azaldu zutenez, astigartarren partehartzeak pisu haundia izango du planaren erredakziorako, eta horregatik, modu ezberdinetara bilatuko dute jendearen erantzuna: hitzaldiak egingo dira, bilerak, inkestak, lanerako mahaiak deituko dira, tailerrak... Azpimarratu zuten, fase honetan aintzat hartuko direla orain arte ia kontuan izaten ez diren bi faktore: genero prespektiba eta ezintasunen bat dutenen perspektiba.
Hirugarren eta azkeneko fasean, plana erredaktatuko da, eta bertan bilduko dira Santiagomendi-Landarbason egin beharrekoak. Araudi enpresako kideek azaldu zutenez, aurreko bi diagnostikoen bateratzeak emango du zeintzuk diren pasaiaren gune interesanteak. Araudiko kideen esanetan, plan hau etorkizuneko plana izango da, epe motz eta luzera egin behar dena zehaztuko da, eta beharrak lehenesteko balioko du: «azken helburua izango da barne eta kanpo analisi bat egitera iristea. Barne analisiak erakutsiko dit ahulgune eta indarguneak; eta kanpo analisiak mehatxu eta aukerak».