Landare prest, Ordiziari aurre egiteko gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 5a, 01:00

Landare txukuntzea lortu da herritarren laguntzari eta eguraldiari eskerrak eta Landaren jokatuko du gaur Hernanik. Ordiziaren kontra izango da, 16:00etatik aurrera. 

Ordiziarekin akordiorik ez
Azaroaren 25eko euriteen eraginez, Landare urak hartuta geratu zen berriz ere, eta oraindik ez zegoen partidurik jokatzeko moduan. Asteburu honetan, ordea, etxeko partidua jokatu behar Ordiziaren aurka, eta Ordiziarekin akordio bat lortzen ahalegindu da Errugbi Elkartea. Akordioa ez da posible izan. Hernaniren proposamena zen, txanda aldatzea; Ordiziak bere etxeko partidu bezala hartzea partidu hau eta bueltakoa Landaren jokatzea, Hernaniren etxeko partidu bezala. Ordiziak, ordea, ez du ontzat eman. Zelaia uzteko prest azaldu da, baina txanda aldatu gabe. Partidua, Hernaniren etxeko partidu bezala jokatzea proposatu du.

Horren aurrean, Landare txukuntzeko deialdia egin zuen Errugbi Elkarteak, eta lortu da gaurko prest izatea. «Ez da behar bezala egongo, baina jokatzeko moduan bai behin­tzat», azaldu du Joxe Elosegi HCREko kirol arduradunak. 

80 bat lagun, egunero lanean
Elosegik adierazi du jendearen erantzuna sekulakoa izan dela: «Jen­de pila aritu da lanean, 80 bat lagun edo egunero: jokalari­ak, gurasoak, zaletuak... Krix­ton laguntza jaso dugu. Eta eskerrak baita ere, eguraldi ona egin duela». Erantzun hori, gaurko partidua irabazita borobildu nahi du Hernanik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!