Bazkide kanpaina jarri du martxan Hernaniko Arraun Elkarteak. Parte izan nahi dutenek, webguneko formularioa bete behar dute: hernaniarrauna.com/egin-zaitez-bazkide. Adin nagusikoek 20 euro ordaindu behar dituzte, eta adin txikikoek, 10. Bazkide txartela, eta klubeko pin eta pegatina emango zaizkie.