CD Hernanik Ohiko Batzarra egingo du ostegunean, Biterin. Bi deialdi izango dira, 19:00etan eta 19:30etan. Honako gaiak landuko dituzte: Lehendakari Jaunaren hizketaldia; aurreko akta irakurtzea eta onartzea; Kirol Memoria; Balantzea: 2014/2015eko CDHko atal bakoitzaren gastuak eta sarrerak; 2015/2016ko CDHko atal bakoitzaren aurrekontuaren azalpena eta onarpena; erregu eta galderak.