Puntuak biltzeko aukera, astigartarrek

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 9a, 01:00

Gipuzkoako Challenge txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten Donosti Berri taldeko txirrindulari astigartarrek, eta puntuak pilatzeko balio izan zien. Kadeteetan, Telmo Semperena eta Tomas Otermin A seriean aritu ziren, Scracht, Puntuazioa eta Japoniarra probetan, eta Semperenak 6 puntu lortu zituen. Juniorretan, berriz, Urko Semperenak 5 puntu lortu zituen Puntuazio proban, eta 7, Scracht proban.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!