Gabonetako oporretan joko didaktikoekin gozatzeko aukera izango dute 2 eta 5 urte arteko haurrek, kiroldegian egingo den Jolas Txiki saioetan. Hiru txanda izango dira, eta izena emateko aukera badago oraindik, plaza libreak betetzeko. Saioak 09:00etatik 13:00etara izango dira, abenduaren 21etik 24ra, abenduaren 28tik 31ra eta urtarrilaren 4 eta 5ean.