Harituz elkarteri aitortza, Kordobako topaketan

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 5a, 01:00

indarkeria Matxistaren kon­trako topaketa nazionala egin zuten joan den la­run­batean Kordobako Bena­mejí herrian. Astiga­rragako Hari­tuz taldea bertan izan zen, eta Madejak indarkeria ma­txistaren kontrako proi­ek­tuak protagonismo haundia izan zuen. Izan ere, Astigarragan egindako bufanda eraman zuten Kor­do­bara, eta hau izan zen in­darkeria matxistaren kontra duten batasuna eta borrokaren adierazle. Harituz elkarteak azaldu duenez, aurreko egunetan, azaroaren 19tik 25era, bufanda ikusgai jarri zuen Kordobako Diputazioak.
Kordobako Benamejí he­rrian izandako jardunaldietan gainera, egiten ari den lanaren errekonozimendua jaso zuen Harituz elkarteak: «gizartea sentsibilizatzeko egiten ari den lana aitortu zioten Harituzi, eta baita ere feministen eta emakumeen artean sortzen ari den sarea bultzatzeagatik». 
Jardunaldiek iraun bitartean, Indarkeria ma­txistaren kontrako bufanda ikusgai egon zen Bena­me­jiko Udalean eta San Cristobal boda aretoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!