Eskolaren egunean, ekintza ugari

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 5a, 01:00

Azaroaren 27an Xalto Eguna ospatu zuten Goizuetan, eskolaren eguna. Eguerdi aurretik, DBH 2ko ikasleek sortutako bertsoen sari banaketa egin zuten eta arratsaldea, ekintza bereziak egiten pasa zuten: karaokea, joku digitalak, pasahitzak, mimikako jokuak... Sariak ondorengo ikasleek eraman zituzten: 3. mailako Maria Aizkorbe, 4. mailako Itsaso Legarreta, 5. mailako Paula Etxeberria, 6. mailako Beñat Elizegi, DBHko Janire Urdanpilleta eta DBHko Ander Mugikak. Hurrengo ekintza berezia, eguberri aurreko festa izanen dute eskolan; abenduaren 22an. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!