Barrikotea Ur Mian, gaur zortzi

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 5a, 01:00

Urtero bezala, barrikotea antolatu dute Ereñotzuko Ur Mia elkartean. Gaur zortzi izango da (abenduak 12), gaueko 20:30etan hasita. Joan nahi dutenek, izena eman behar dute eta horretarako aukera izango da Ur Mian bertan eta Irrintzi tabernan. Prezioa: 25 euro. Menua honakoa izango da: bakailua eta karrillerak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!