Abenduan ohi den bezala, Gabonak izango dira protagonista. Hori horrela, hilabetearen bigarren partean, Gabonei lotutako ekintzak izango dira nagusi: Gabon kanten jaialdia, Gabonetako kontzertuak, Olentzeroren etorrera, Gabon gaueko kale buelta, errondak...
Dena dela, Gabonetako ekintzez gain, bestelakoak ere izango dira. Bihar bertan, Hernaniko Gazteen Dantza Txapelketa jokatuko da, Plaza Berrin.
Santo Tomas Eguna, herriko hainbat txokotan
Aurten ere ez du hutsik egingo Santo Tomas Egunak Hernanin. San Joan Konpartsak antolatuta, goiz eta arratsalde izango da gozatzeko aukera. Goiz-eguerdi partean, txistorra eta taloak jateko aukera izango da, besteak beste, Plaza Berrin. Arratsaldean, berriz, erromeria antolatu dute.
Eta seguru, San Joan Konpartsak antolatzen duen Santo Tomas festaz gain, herriko txoko eta auzo gehienetan ere izango da saltsa.
Erakusketa, literatur solasaldiak...
Hilabete honetan zehar, erakusketa bat ere izango da ikusgai Biterin. Txo taldeak antolatua da. Abenduaren 18ra arte egongo da erakusketa.
Literatur solasaldiak ere izango dira. Asteazkenean, esaterako, Colm Tóibínen Brooklyn liburuaz ariko dira.
Internetari buruz, Zilegi Eskolan
Hilaren 14an, Zilegi Eskola izango da eta interneti buruz ariko dira. Erabileraren oinarriak, kezkak eta pribatutasuna aztertuko dituzte.
Olatz Zugastiren emanaldia
Hernani’n Musik ekimenaren barruan, Olatz Zugastiren kontzertua izango da hilaren 17an. Sarrerak dagoeneko salgai daude Biterin.
Gazte Txokoan ere, ekintza ugari
Abendurako, egitarau zabala prestatu dute Gazte Txokoan ere. Besteak beste, hilaren 29an, Youtube eta palomitak ekintza antolatu dute. Azaldu dutenez, Gazte Txoko salan, ordenadore eta proiektorearekin, Hernaniko irudiak eta gazteek aukeratutakoak ikusiko dituzte. Eta aurrez, palomitak egingo dituzte, bideoak ikusiz jateko.
Gabonei begira, berriz, Gabonetako parkea antolatuko dute hilaren 30ean. Arratsaldean, puzgarri desberdinak jarriko dituzte Hernaniko kiroldegiko frontoian, 11-17 urtekoentzat.
Gazte Txokoa
Abenduak 5, gaur: Just dance.
Abenduak 6, bihar: Pelikula.
Abenduak 8-9: Gabonetako txartelak.
Abenduak 10: Bla, bla, bla...
Abenduak 11: Partxis Txapelketa.
Abenduak 12: Txokolatezko bizkotxoa.
Abenduak 13: Libre!
Abenduak 15-16-17: Kutxak forratzeko tailerra.
Abenduak 18: Preguntados.
Abenduak 19: Sexu lapikoa.
Abenduak 20: Futbolina.
Abenduak 22: Bingoa.
Abenduak 23: Minecraft.
Abenduak 24-25: Itxita.
Abenduak 26: Sukaldaritza (pizza).
Abenduak 27: Ping pong.
Abenduak 29: Youtube eta palomitak.
Abenduak 30: Gabonetako parkea.
Abenduak 31: Itxita.
Abenduko kultur agenda
Abenduak 6, bihar
12:00 Hernaniko Gazteen XXI. Dantza Txapelketa, Plaza Berrin. Antolatzailea: Kriskitiña dantza
taldea.
Abenduak 15, asteartea
19:00 Kontzertua: Hernani Musika Eskolako teklatu taldea, Biterin.
Abenduak 18, ostirala
20:00 Gabon kanten jaialdia: herriko eta ikastolako abesbatzak, San Joan Bataiatzailean. Antolatzailea: Kantuz abesbatza.
Abenduak 19, larunbata
11:00 Santo Tomas Eguna,
Plaza Berrin.
Ondoren, 18:30-20:30, Erromeria Patxi Perez Taldearekin. Antolatzailea: San Joan Konpartsa.
12:00 Kalejira Ttarla dantza
taldearekin, Gudarien plazan.
20:00 Gabonetako kontzertua, Ozenki abesbatza eta Musika Bandarekin, Agustindarren elizan.
Abenduak 20, igandea
13:00 Gabonetako txistu
kontzertua, Txistulari Banda eta pianojolearekin, Milagrosan.
Abenduak 22, asteartea
17:00 Gabonetako irteera
kaleetan barrena, Musika Eskolako ikasleekin. Gudarien plazatik
abiatuko dira.
Abenduak 24, osteguna
18:00 Olentzeroa kaleetan
barrena, Ttarla dantza taldearekin. Gudarien plazatik abiatuko dira.
18:30 Gabon gaueko kale buelta, Kantuz abesbatzarekin. Milagrosatik abiatuko dira.
20:00 Gabon gaueko erronda, Musika Bandarekin. Gudarien
plazatik abiatuko dira.
Abenduak 30, asteazkena
18:00 Haur antzerkia, Biterin: ‘Aladdin’ (euskeraz).
Abenduak 31, osteguna
17:30 Urtezahar Eguneko erronda, Ohitura Zaharrak abesbatzarekin.
Zilegi Eskola
Abenduak 14, astelehena
18:30-20:30 Internet erabileraren oinarriak, kezkak eta
pribatutasuna. AEKn eta Biterin.
Hernani’n Musik
Abenduak 17, osteguna
20:00 Olatz Zugastiren emanaldia, Biterin. Sarrerak salgai daude Biterin.
Literatur solasaldiak
Abenduak 9, asteazkena
19:30 Colm Tóibínen ‘Brooklyn’. Gidaria: Amaia Garcia (gazteleraz). Udal Liburutegian.
Abenduak 15, asteartea
19:30 Javier Aramendiren ‘Verba polita’. Gidaria: Ane Mayoz
(euskeraz). Udal Liburutegian.
Erakusketak
Abenduaren 18ra arte
18:00-20:00 Txo taldearen
25 urte erakusketa ikusgai,
Biterin.