Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta, Karmelo Labakan

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 4a, 01:00

Euskeraren Eguna ospatu zuten atzo, Karmelo Labaka ikastetxean ere, eta emanaldi bereziaz gozatzeko aukera izan zuten: Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta musikariak egon ziren bertan, Baga Biga Higa proiektuarekin. Euskal musikagintzaren mundua barrenetik erakutsi zieten ikasleei; hitzez batetik, baina kantuan ere bai, historiari errepasoa eginez, 60ko hamarkadaren aurreko garaietatik gaur arte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!