Azken ikuskizunak gaur, euskerari

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 4a, 01:00

Euskerari bereziki eskaini­tako asteari agur esango dio gaur Hernanik, baina ez nola­nahi. Euskara Ari Du egita­rauaren barruan, ikuskizunak izan­go dira goizean, eta doku­mentala jarriko dute Biterin arratsaldean.
Ikasleak izango dira prota­gonista, egunaren aurreneko partean. Goizeko 10:00etatik eguerdiko 12:00etara, dantza emanaldiak, kirol saioak, tai­lerrak... antolatuko dituzte Kaxkoan, eta ikuskizun berezi batekin bukatuko dute Plazan.

‘Burbunak eta etsayak’, arratsaldean Biterin
Arratsaldean, berriz, Burbunak eta etsayak dokumentala ja­rri­ko dute Biterin, 19:00etan. Doberak eta Aranzadik egin dute, Urumeako natura eta ahozko ondarea ikertuz.
Bukatzean, asteari amaiera emateko ekitaldia izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!