«Kontsulta hau, astigartar guztion kontsulta da»

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 28a, 01:00

Joan den larunbateko Ple­no­an, aho batez onartu zen hiri hondakinen bilketari buruzko kontsulta egitea eta balorazio oso positiboa egin du Gobernu Taldeak. Astigarragako EAJ-PNVk bere hauteskunde pro­graman herri galdeketa egite­ko asmoa jaso zuenean, eran­tzukizun haundiko konpro­misoa hartu zuela nabarmen­du du, «hautesleekiko ez ezik, astigartar guztiekiko».  Hori horrela, adierazi du hau ez dela EAJ-PNVren kontsulta, ezta EAJ-PNVren gobernuare­na ere; «astigartar guztion kontsulta da». 

«Kontenedoreen sistema erosoagoa izateaz gain, araudiak eskatzen dituen bilketa portzeintaiak betetzen ditu»


Eta gaineratu du: «Kon­tsultak, aukera emango die herritarrei atez ateko siste­marekin jarraitu edo edukion­tzi sistemaren aldeko apustua egin nahi duten erabakitzeko; jakina den arren, herri­ta­rrentzat kontenedoreen siste­ma erosoagoa izateaz gain, araudiak eskatzen dituen bilketa portzentaiak betetzen dituela». 

«Herriaren erabakia errespetatuko dugu»
Kontsultaren emaitza zein izango den alde batera utzita, udal gobernuak herriaren erabakia errespetatuko duela argi utzi du: «Alderdi jeltzalea oso pozik dago bizilagunak izango direlako, askatasun osoz, erabakia hartuko dute­nak. Izan ere, Bilduren aurre­ko gobernuak duela ia hiru urte ez zien erabakitzeko inolako aukerarik eman». 
Egungo gobernuak kon­tsul­ta lantzeko prozesu parte­hartzailea egingo zuela ere, hitzeman zuela gaineratu du: «Parte Hartze Mahaien helbu­rua izan da herriko elkarte ezberdinei zein bertaratu nahi izan duten bizilagun guztiei erabakitzeko prozesuaren parte direla erakustea». 
Gobernu taldeak bilera horiek izan duten harrera eta parte hartzea positibotzat jo ditu, «bizilagunen inplikazio­rik gabe ez zelako adostasun politikorik lortuko. Astigarra­gako biztanleak izan dira EH Bilduren jarrera aldatu eta zuzentzea lortu dutenak». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!