Euskera ikasteko, Udalaren laguntza

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 3a, 01:00

Euskera ikastea garestia dela diote batzuek, baina Udalek ematen dituzten diru lagun­tzak kontuan izan behar dira. 
Hernaniko Uda­lak laguntza desberdinak ema­ten ditu, bakoitzaren egoeraren arabe­ra. Langabetu eta ikas­leen kasuan, %90ekoa da diru laguntza eta ohiko kurtsoetan, %70ekoa. Kopuru haundiagoko laguntzak ere badaude. Diru laguntzak jaso­tzeko, ezinbes­teko baldintza da Hernanin erroldatuta ego­tea, eta klasee­tara joatea. Asis­tentzia %85e­koa izan beharko da gutxienez. Gainera, lehen, diru laguntzak ikasturtea bukatzean jasotzen ziren, baina orain bi zatitan egi­ten da. Urtarrilean jasoko dute lehenengo erdia eta bu­kae­­ran gainerakoa. Diru la­gun­tza hauek, herriko euskal­tegietan nahiz kanpokoetan ikasten dutenentzat dira. 

Astigarragan ere diru laguntzak ematen ditu Udalak, AEKn ikasteagatik. %50, %75 edo %100ekoak izan daitezke laguntza horiek. Kasu honetan, ikastaroa bukatzean (ekaina bukaera aldera), epea zabaltzen da eskaera egiteko. Astigarragan erroldatuta egon behar da.
Informazio gehiago, bi udaletxeetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!