Kronikak ez du lortu datu zehatzik Urumea bailaran, euskeraz aparte, zenbat hizkuntza hitz egiten diren eta ze jatorritako jendea bizi den azaltzeko. Baina handik eta hemendik, datu batzuk bildu ditu.
Hernanin, esaterako, AMHER elkarte multikulturalak 30 bat hizkuntza hauek badirela azaldu du: alemaniera, arabiera, erromintxela, errumaniera, errusiera, malenkea (Ginea), frantsesa, galegoa, gaztelera, holandesa, ingelesa, irlandesa, italianoa, kaxmir, katalana, ketxua, kurduera, bambara (Mali), Mankagnea (Senegal), Mongoliera, Edoen hizkuntza (Nigeria), poloniera, portugesa, tayikoa, txinera, ukraniera, uzbekoa, wolofa (Senegal), ewe, hausa, fante...
Astigarragan, berriz, jatorri aniztasunaren inguruko azterketa egina dauka Udalak (web orrian ikusgai dauka). Azterketa horren arabera, honako herrialdetako herritarrak bizi dira herrian, besteak beste: Alemania, Bulgaria, Erresuma Batua, Errumania, Espainiar estatua, Frantziar estatua, Italia, Portugal, Polonia, Errusia, Ukrania, AEB, Honduras, Mexiko, Nikaragua, Dominikar Errepublika, Kuba, Argentina, Bolivia, Brasil, Ekuador, Kolonbia, Paraguay, Peru, Txile, Uruguay, Venezuela, Ipar Afrika, Sahara Hegoaldea, Mongolia, Txina, Pakistan...
Goizuetan ere badira galegoak, estatubatuarrak, ukraniarrak, afrikarrak eta ertamerikarrak (Nikaragua, Honduras, Guatemala)...
Eta Aranon, hego amerikarrak, frantsesak, katalanak, kanariarrak, murtziarrak...