Euskeraren Eguna, herri osoan

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 3a, 01:00

Euskeraren Eguna da gaur, eta Astigarragan, gaurtik au­rrera, dozenaka ekintza izan­go dira, ospatzeko. Gaurkoa izango da egun nagusia, eta goiz eta arratsalde, euskera izango da protagonista. 

Ikastolan, euskeraren festa
Goizean, ikastolan izango da festa: ikasleek, bikote la­gu­nekin batera kantatuko di­tuzte aurrez ikasi dituzten abes­tiak. Eta arratsaldean, 15:00­etatik aurrera ere, izango da festarako aukera. Aterpeko zapaiatik sare bat zintzili­katuko dute, eta ume bakoi­tzak, gustukoen duen eus­ke­razko hitza lotuko du sarera. Ondoren, Antton Kazabonen olerki bat irakurriko dute. Eta eguneko ekitaldi nagusietako bat Eredu izan  abestiaren aurkezpena izango da. Letra ikastolako seigarren mailako ikasleek egin dute, Unai Muñoaren laguntzarekin; eta doinua Eider Arcok, Nahia Azparrenek eta Iñake Zubia­rrainek jarri dute. Haur eta gurasoentzat zunba saio irekia ere, antolatu dute; eta herri eskolako jolastokian, txokol­a­te jatea egingo dute. 

Kiroldegian, ikuskizuna
Kiroldegian ere izango da zer ikusi: Euskara zure eskura emanaldia eskainiko dute, 15:00etatik aurrera. Joseba Barandiaran plazan, berriz, Euskararen zaporea standa jarriko dute 17:00etan, eta tabernetan, euskal musika eta pintxoak eskainiko dituzte. 

GAUR, osteguna
Goizean Ikastolan, bikoteekin kanta­tzea.
15:00 Kiroldegian, ‘Euskara zure eskura’ ikuskizuna.
15:00etatik aurrera Ikastolako atarian: sare batean euskerazko hitza zintzilika­tzea, olerkia irakurtzea, ‘Eredu izan’ abestia, zumba, txokolate jatea...
17:00 Joseba Barandiaran Plazan, ‘Euskararen zaporea’ standa...
Egun osoan Herriko tabernetan euskal musika eta pintxoak.

BIHAR, ostirala
18:00 ‘Errimatuz garenera arrimatuz’ Gaztelekuan.

Abenduak 5 
18:30 Gaztelekuan ‘Erdaldun berrien kluba’ bakarrizketa.
18:30 Norberto Almandoz Musika Eskolan zinema mutua euskarazko azpitituluekin. Peter Pan (1924).

Abenduak 13 
20:00 Kultur Etxean Potologuak Antzerkia.

Abenduak 27 
Euskaraz bizi nahi dut lasterketa.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!