Ezohiko plenoa egingo du bihar Hernaniko Udalak, goizeko 08:30etan, abenduak 20ko Hauteskundeetarako mahaikideak izendatzeko. Hori baino ordu laurden lehenago, 08:15etan, Tokiko Gobernu Batzordeak egingo du bilera, bi puntu lantzeko: kiroldegiko aldageletako lanen kontratuaren aldaketa, eta Martindegik eskatutako dirulaguntza onartzea.