Gaur hasiko da, Auzitegi Nazionalean, Batasuna, ANV eta EHAKren kontrako epaiketa.
35 lagun daude auzipetuta, ETAren kide izatea leporatuta eta horien artean bi hernaniar: Nekane Erauskin eta Alazne Arozena.
Joan den urtarrilaren 12an zen hastekoa epaiketa, baina atzeratu egin zuten, egun berean atxilotu zituelako Guardia Zibilak, defentsako abokatuetako hiru.
Fiskaltzak 10 urteko kartzela zigorra eskatu du 35 auzipetuentzat, eta beste 10 urteko inhabilitazioa.