Irakurraldiak gaur, herriko lau tabernatan

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 3a, 01:00

Irakurraldiekin daukate zita hernaniarrek gaur, Eus­keraren Egunean. Aurreko urtean bezala, herriko zenbait txokotatik egingo dute erronda, euskerazko testu laburrak irakurtzeko.
Eta oraingo honetan, lau taberna aukeratu dituzte, irakurraldiak egiteko. Arra­tsaldeko 18:30etan hasiko dute erronda, eta Zumitza, Deportibo, Garin eta Case­rion izango dira.

Testu laburrak, musikarekin
Herritarrak izango dira ira­kurle, eta euskerazko testu laburrak irakurriko dituzte. Gainera, zuzeneko musikaz lagunduta egongo dira, he­rri­ko musikarien eskutik.

Ikasleen ikuskizunak, bihar
Bihar ere izango dira ekin­tzak, Euskara Ari Du egita­rauaren barruan. Goizean, Kaxkoko kaleak bustiko dira euskeraren zaparradarekin, ikuskizunak antolatu baiti­tuz­te ikasleek. 10:00etatik aurrera, dantza emanaldiak, kirol saioak, tailerrak... es­kai­niko dituzte, eta Plazan emango diote bukaera, egu­er­diko 12:00etan.

‘Burbunak eta etsayak’ dokumentala, Biterin
Arratsaldean, Biterin jarri du zita Euskara Ari Du egita­rauak. Burbunak eta etsayak dokumentala jarriko dute 19:00etan. Dobera eta Aran­zadi elkarteek egin dute, eta bertan jasotzen da, Urumea­ko natura eta ahozko onda­rea biltzeko egindako lana.
Dokumentalaren ondo­ren, Hernaniko euskeraren asteari bukaera emango diote, Biterin bertan, ekitaldi batekin. 

 

EUSKARA ARI DU

GAUR, osteguna
18:30etatik aurrera, Irakurraldiak, herriko lau tabernetan: Zumitza, Deportibo, Garin eta Caserion. Herritarrek, era askotako testu laburrak irakurriko dituzte, herriko musikarien laguntzarekin.

BIHAR, ostirala
10:00etatik 12:00etara, ikasleek antolatutako ikuskizunak Kaxkoan (tailerrak, dantza, kirol saioak...). Plazan emango diote amaiera.
19:00etan, Burbunak eta etsayak. Urumeako natura eta ahozko ondareari tiraka dokumentala, Dobera eta Aranzadi elkarteek prestatua; eta asteari amaiera emateko ekitaldia, Biteri kultur etxean.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!