Hernani Lanbide Heziketa zentroak hamaika ikastaro antolatu ditu urtarriletik aurrera, Karmelo Labakan. Fabrikazio mekanikokoak dira bost, eta elektrizitatekoak beste sei. Astelehenetik ostiralera emango dira guztiak, arratsaldez.
Izenematea, zabalik
Langile zein langabetuei zuzenduta daude, eta izenemate epea zabalik dago, email bidez: fnr@hernanilanh.eus. Ikastaro bakoitzaren prezioa, 50 eurokoa da.
ELEKTRIZITATEA
Makina elektriko birakarien muntaketa eta mantentze lanak: 90 ordu. Apirilak 6-maiatzak 16.
Lotura instalazio elektrikoen muntaketa eraikinetan: 60 ordu. Otsailak 25-apirilak 5.
Behe-tentsioko instalazio elektrikoen muntaketa eta mantentze lanak eraikinetan: 80 ordu. Apirilak 6-maiatzak 10.
Barruko instalazio elektrikoen muntaketa eta mantentze lanak: 90 ordu. Maiatzak 17-ekainak 23.
Transformadoreen muntaketa eta mantentze lanak: 60 ordu. Urtarrilak 25-otsailak 24.
Lan eta ingurumen arriskuen prebentzioa instalazio elektrikoen muntaketa eta mantentze lanean: 30 ordu. Urtarrilak 11-21.
FABRIKAZIO MEKANIKOA
Txirbil-harroketa bidezko mekanizazio prozesua: 80 ordu.Apirilak 11-maiatzak 18.
Piezak txirbil-harroketa bidez egiteko cnc programak egitea: 80 ordu. Maiatzak 19-ekainak 28.
Txirbil-harroketa bidezko mekanizaziorako fabrikazio prozesu osagarriak: 70 ordu. Otsailak 22-martxoak 17.
Txirbil-harroketa bidezko mekanizazio prozesuen espezifikazio teknikoak: 60 ordu. Urtarrilak 11-otsailak 18.
Dokumentu teknikoak prestatzea cad-cam programak erabiliz, fabrikazio mekanikorako: 90 ordu. Urtarrilak 11-martxoak 8.
*Izena emateko, emailera idatzi: fnr@hernanilanh.eus