Herritarrak epaimahai, Kirol Sariak banatzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 2a, 01:00

Herritarrek aukeratuko dute aurten, aurrenekoz, zein izan­go diren Hernaniko Kirol Sa­ri­ak jasoko dituztenak. Urtero bezala, herriko taldeek auke­ratu dituzte hautagaiak, bost guztira, eta herritarrek izango dute azken hitza, banatuko diren bi sariei izen-abizenak jartzeko.
Horretarako, zabaldu dute botoa emateko epea, eta aben­duaren 15era arte dago aukera. Bi bide jarri dituzte: Udalaren web orrian, www.hernani.eus, ‘Omenaldia Hernaniko kirola­riei’ dioen atalean sartu eta formularioa beteta; edo kirol­de­gian jarri dituzten buzoie­tan bozkatuta. Elkarteek zein 16 urtetik gorako herritarrek eman dezakete botoa.

Bost hautagai eta bi sari
Bi sari banatuko dituzte aur­ten, eta bost hautagai daude. Emakumezko Kirolariari Saria jasotzeko, bi finalistak dira Amaia Irazustabarrena palis­ta; eta HGEE gimnasia errit­mi­ko­ko kadete taldea, June Elizal­de, Ana Lujambio, Maddi Goi­koetxea, Leyre Pascual eta Ane Descargak osatua.
Kirol Ibilbideari Saria jaso­tzeko, berriz, honakoak dira: Miguel Ezpeleta pelotari ohia, eta pelota esko­laren sortzaile­etako bat; Roge Miguez, sas­ki­baloi saila berriz mar­txan jarri zutenetako bat, eta orain arteko arduraduna; eta Ignacio Ocio, eskubaloi jokalari ohia, eta Hernanin eskubaloia be­rres­kuratzen lagundu duena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!