Euskera trukatzeko zita, Mintzodromoan

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 2a, 01:00

Zita bikoitza daukate gaur he­rri­tarrek, euskera elkar tru­ka­tu eta konpartitzeko. Izan ere, Mintzodromoa egingo dute gaur Biterin, Euskara Ari Du egi­ta­rauaren barruan, eta bi saio izango dira: goizean au­rre­nekoa, 10:00etatik 11:00etara; eta arratsaldez bigarren saioa, 18:00etatik 19:00etara.
Helburua da, euskera ikas­ten ari direnek praktikatzea, euskeraz erraz egiten duten herritarrekin. Beraz, maila guztietako euskaldunak biltzea nahi dute.

‘Trantsizioak’ erakusketa, gaur arte ikusgai
Bestalde, ikusgai dago, Biterin baita ere, Trantsizioak era­kus­keta. Gaur arte egongo da.
Bihar, berriz, irakurraldiak egingo dituzte 18:30etan hasita, Zumitza, Deportibo, Garin eta Caserio tabernetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!