SANPEDROTARREN bisita jaso zuen Mundarrok asteburuan. Liderrak izan arren, hortzak erakutsi zizkieten astigartarrek eta puntu bat eskuratu zuten, 2-2 berdinduta. Partidua hasi eta minutu gutxira aurreratu zen Sanpedrotarra, baina Beñat Mendibururen golak, berehala jarri zuen berdinketa markagailuan. Atsedenaldira ordea, atzetik iritsi zen Mundarro, jokaldi on baten ostean gola sartu baitzuten Pasaiakoek. Bigarren zatian duen kemena erakutsi zuen Mundarrok, eta Oierrek berehala berdindu zuen partidua, ezkerkada bortitz bati esker. Handik aurrera, astigartarren lan defentsiboa izan zen klabea berdinketari eusteko.