2012ko udan jarri zuten martxan Harrera elkartea. Helburu nagusia da, Euskal Herrian gatazka politikoaren ondorioz izandako preso eta erbesteratu ohiei laguntza ematea. Joan den astean egin zuten aurkezpena Astigarragako kultur etxean, eta azaldu zuten moduan, preso eta erbesteratu ohiei lagundu nahi diete gizartean modu eraginkor eta duinean berregokitzen.
Harrera elkartearentzat garrantzitsuak dira herritarren iritzia eta laguntza. Bide horretan, zabalik dituzte ateak harreraelkartea@gmail.com helbidean edo 635 813 305 telefonoan.