Ostiralean bazkaltzera elkartu ziren 80 urteko astigartarrak, Oiartzungo Tolare jatetxean. 126 lagun elkartu ziren, eta bazkaria giro ederrean joan zen. Emozio momentuak ere, bizitu ziren; izan ere, bazkalostean omenaldia jaso zuten aurten 80 urte bete dituzten bederatzi astigartarrek: Juan Mari Arregik, Antonia Lekuonak, Mª Carmen Elizegik, Facunda Pastorrek, Adolfo Sanchezek, Ursula Iturraldek, Loren Anzizarrek, Jose Urkizuk eta Rufino Arizabalok.