«Herrian DBH eraikina lortzea proiektu estrategikoa da»

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 2a, 01:00

Astigarragako Udal Go­ber­nu taldeak Kronikara bi­da­li­tako prentsa oharrean ja­ki­narazi duenez, DBHko ikas­tetxea izateko pausuak ema­ten hasi da: «txosten juridi­koa eskatu dugu, DBHko ikas­tetxea izatea baitugu hel­buru. Bertan, eraikina egi­teko au­rrei­kusten den lur erre­ser­baren egoera zein den ar­gi­tuko da. Baita ere, zehaztuko dira Udalak lur eremua Eusko Jaurlari­tza­ren esku jartzeko eman beharreko pausuak».

«Astigarraga ez dago hezkuntza eskaintza zabalduko zaien
herrien artean»

Oharrean azaldu dute, 2014a arte, Haur Hezkuntzako hiru ur­teak eta Lehen Hez­kun­tza­ko sei urteak eman izan di­rela Astigarragan: «DBH egi­teko, Astigarragako ikas­leek herritik atera behar dute. Gehienek Martuteneko Aran­­­tzazuko Ama au­ke­ratzen du­te. Gainera, ikas­tetxe ho­ne­tako ikasle ge­hienak as­ti­gartarrak dira».
Gobernu Taldeak azaldu duenez, Astigarraga ez dago hezkuntza eskaintza zabal­du­ko zaien herrien artean: «bi kilometroren bueltan, DBH eskaintzen duten hiru ikas­te­txe daude. Jaurlaritzak aur­ten esleitu du Hernaniko insti­tutua haunditzeko obra, 5,7 milioiko inbertsioa egin ­da». Astigarragako Herri Es­ko­la ikastetxe publikoa dela dio Gobernu Taldeak, beraz, Eusko Jaurlaritzari dago­kiola bere beharrak zeintzuk diren era­bakitzea: «hala ere, aur­ten­go ekainaren 16an Di­puta­tu Kon­tseiluak Astiga­rragako Plan Orokorraren aldaketa onartu zuen, eta al­daketa ho­rrek DBH eraiki­naren ko­ka­pena bide­ra­garri egingo du».

«Konpromisoa hartu dugu beharrezkoak diren
gestioak egiteko»

Gobernu Taldeak azaldu due­­nez, herrian DBH lortzea proi­ektu estrategikoa da: «kon­pro­misoa eta ardura hartuko dugu Astigarragako hezkuntza eskaintza kalita­tezkoa dela bermatzeko, be­har beha­rrez­ko­ak diren ges­tio guztiak egiteko. Txostena jaso eta az­tertu ondoren, Go­bernu Tal­detik hurrengo pausuen berri emango diegu eragile guztiei, batez ere, Guraso Elkarteari; eta Hezkun­tza Batzordea ere izango da informazioa ema­teko era­biliko den gunea».

«Txostenaren helburua da EH Bilduk esandakoa argitzea»
Prentsa oharrean azaldu du­tenez, txostenaren hel­burua da Andoni Gartziak, EH Bil­du­ko bozeramaileak azaroa­ren 21ean Plenoan esan zuena argitzea: «Gar­tziaren hitze­tan, eraikina kokatuko litza­tekeen lurra Udalak debalde esku­ratuko omen­ du. Udale­txean ez dago in­formazio hau baiez­tatuko duen dokumenturik; beraz, txostenak azalduko du lurren benetako egoera zein den».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!