Eduardo Gallego, Gipuzkoako txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 1a, 01:00

Haundia egin zuten atleta hernaniarrek, igandean, Do­nos­tiako Maratoian. 9garren sailkatu zen Eduardo Gallego, eta Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen, gainera. Baina hori baino gehiago lortu zuen: bi ordu eta erdiko langa bota zuen hernaniarrak (2:29:52).
Eta Gipuzkoako podiumera igo zen Eva Esnaola ere, Nere Arregi arrasatearraren atzetik bigarren, eta 10garren egin zuen emakumezkoen sailkapen nagusian (3:07:51).
Bestalde, 10 kilometroko proba ere jokatu zen bertan, eta bigarren egin zuen Mai­tane Guerrerok, bere marka onena lortuta (36:47), Danielle Hodgkinson britainiarraren atzetik. Gizonezkoetan, berriz, bosgarren sailkatu zen Sergio Roman (31:20).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!