Unai Agirrek lortu du finalerako txartel zuzena

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 30a, 01:00

Lepo bete zen atzo Tolosako Usabal kiroldegia, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bi­ga­rren finalaurrekorako. Unai Agirre hernaniarrak irabazi zuen saioa, eta horrela, zu­zenean lortu du abenduaren 19an Donostian jokatuko den finalerako txartela. Finalera zein beste bertsolari pasako diren jakiteko, berriz, azken finalaurrekora arte itxoin beharko da; Eibarren izango da, igandean, 17:30etan.

Agirrek, puntuazio altuena
Atzoko saioa irabazteaz gain, Unai Agirre hernaniarrak orain arteko puntuazio altu­e­na ere lortu zuen: 517. Bigarren geratu zen Beñat Gaz­te­lu­men­di, 501 punturekin; hiru­ga­rren, Iñaki Apalategi, 493,5 pun­turekin; laugarren, Oiha­na Iguaran, 482 punturekin; bos­garren, Nerea Elustondo, 476 punturekin; eta seigarren, Be­ñat Lizaso, 458,5 puntu­re­kin.
Orain artekoak ikusita, Her­naniko Bertso Eskolako ber­tso­lariak sasoi onean daudela argi geratu da, aurreneko lau sail­ka­tuen artean hiru baitira es­kolakoak: Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburu; azken hau, 496 punturekin. 

Finalean, bat baino gehiago
Oraingoz, Alaia Martin eta Unai Agirre sailkatu dira zu­ze­nean finalerako, baina pun­tuazioak ikusita, Herna­niko eskolako bertsolari gehiago ere izango direla ematen du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!