Urumea bailarako zinemagintza eta musika, Durangoko Azokan

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 30a, 01:00

Ostegunetik asteartera irekiko da Durangoko euskal liburu eta disko Azoka. Bertan, Urumea bailarako hainbat produktuk protagonismoa har­­tuko dute, abenduaren 7an. Batetik, 13:00ean, Doberak eta Aranzadik bultzatutako Bur­bunak eta Etsayak dokumentala ikusi ahal izango da Irudienean, eta azokan bertan salgai izango da. Bestetik, Irudienean bertan, 12:00etan, Loreak filmeko zuzendariak elkarrizketatuko dituzte; Jon Garaño astigartarra eta Jose Mari Goenaga. Azkenik, gaueko 23:00etan Esna diskoa aurkeztuko du Esne Beltza taldeak, Plateruenean.

‘Burbunak eta Etsayak’ Hernanin, aurrena
Hernaniarrek lehenago ikusi ahal izango dute Burbunak eta Etsayak, ostiralean, 19:00etan Bi­te­rin. Ordutik salgai izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!