Ostegunean Hernanin izan ziren Josetxo Arrieta, senaturako Gipuzkoako hautagaia, eta Nagua Alba, kongresurako Gipuzkoako hautagaia. Hauteskunde kanpainarako 5 puntu zehaztu zituzten: aldaketa demokratikoa lortzeko hauteskunde sistema aldatzea; konstituzionalean blindatzea epaileen independentzia; gizarte eskubideak (etxebizitza, hezkuntza, lan eskubidea eta osasuna) bermatzeko blindaje konstituzionala; ustelkeriaren aurkako blindajea; eta erabakitzeko eskubidea. Kasu honetan, «Podemosek plurinazionalitatean batasuna defendatuko du». Datorren ostegunean beste bilera bat egingo du Podemos Hrenani Ahal Duguk, 18:00etan Biterin.