Euskeraren aldeko kanpainak, ikastolen mugimendukoak, nuklearren kontrako borroka, Franco hil ondorengo errepresioa, intsumituen ekintzak... 70 eta 80 hamarkadetako makina bat argzaki biltzen ditu Argia aldizkariak prestatu duen Trantsizioak erakusketak. Gaurtik asteazkenera bitartean ikusi ahal izango da Biterin, Euskara ari du ekimenaren barruan antolatua.
Hernaniko gertaerak, bertako protagonisten ahotik
Argia aldizkariko artxiboko argazki hauek Euskal Herriko historia erakusten dute. Baina gaur, 19:00etan, Hernaniko berri ere emango dute Pello Zubiriak, Ixiar Pagoagak eta Agustin Ezpondak; besteak beste, euskal prentsaren bilakaeraz, borroka feministaz edota langileen borrokaz eta Orbegozoz, ariko dira.