Euskara ari du ekimenaren barruan, atzo, euskaldun ‘berriak’ omentzeko, argazkiak atera eta bideoak grabatzeko aukera izan zen, fotomatoian.
Gaur, berriz, Euskal Harriaren ABDak filma jarriko dute, 19:00etan Biterin. Bihar, Argia aldizkariak prestatutako Trantsizioak argazki erakusketa inauguratuko da.
Hiru zuzendari hernaniar
Gaurko filma 26 euskal zine zuzendarik egindako film laburrek osatzen dute; tartean hiru hernaniar: Beñat Iturrioz, Kattalin Miner eta Lore Lujanbio. Hernaniar gehiago ere azalduko dira pantaila haundian.