Hernaniko Arraun Elkarteak bazkide kanpaina jarri du martxan. Lagundu nahi duenak, webguneko formularioa bete behar du: http://hernaniarrauna.com/egin-zaitez-bazkide/. Adin nagusikoek 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta adin txikikoek, 10: bazkide txartela, eta klubeko pin eta pegatina emango zaizkie.