Egun osoan zehar, eskuz egindako artisau produktuen 19 postu izango dira gaur, Atsegindegi plazan. Horietako bat, hernaniarra izango da: Pitxipolitk bitxigintza postua.
Horrez gain, bestelako postu eta erakustaldiak izango dira.
Jaki goxoak, eta musika
Postuz postu ibili, eta zer edo zer erosi ondoren, gosea sartzen zaionak izango du aukera jaki goxoak probatzeko: gazta, taloak eta ogi opilak ere izango baitira. Gainera, ‘Hernani’ Musika Eskolako trikitilari eta dultzaineroak musika jartzen ibiliko dira.
Erakustaldia eta tailerra
Bestalde, entretenigarririk ere ez da faltako. Batetik, harri taila erakustaldi berezia egingo da. Bestetik, haurrentzako eskulan tailerra egingo da.
Anastasia Leundaren txokoa
Artile eta ezkurrezko bitxi eta jantziak egiten zituen Anastasia Leunda artisau hernaniarrak. Orain gutxi hil zen, eta haren omenezko erakusketa ere jarriko da gaurkoan.
POSTUAK
Aparte (Errenteria): paper/ehungintza.
Gar-Gar (Oiartzun): bitxigintza.
Bittor Arrieta (Donostia): egur taila.
Kabikume (Donostia): haurrentzako artikuluak.
Kromosoma Tailerra (Errenteria): egurrezko jostailuak.
Matilde Rada (Villaba): oihalezko poltsak.
Mocatejidos (Valencia): ehungintza.
Ustaritze Betelu (Donostia): taila eta harrizko eskulturak.
Aizpunen Bitxiak (Puente La Reina): eskuz margotutako bitxiak eta lamina tistikoak.
Pitxipolit (Hernani): bitxigintza.
Ethnotyk (Madril): ehungintza.
Lalnne Joyas (Burgos): bitxigintza.
Kamuts (Iruñea): zeramika.
Homemade Artesania (Zarautz): ehungintza.
David Glass (Zaragoza): beira.
Eskuz Holakatua (Senpere): zurezko apaingarriak.
Iñaki Gorostidi (Aduna): miniaturazko harriak.
Naiz (Errenteria): artilerak eta osagarriak.
Ariannaren Haria (Errenteria): makrame.