Mobilizazio egun nazionala deitu da gaur, eta hainbat deialdi egin dira Euskal Herriko hiriburuetan.
Gipuzkoan, kalejira egingo da Donostiako Bulebarretik 17:00etan aterata, eta Hernaniko Hezkuntza Plataformak dei egin die herritarrei, 16:45etan Bretxan elkartu eta elkarrekin joateko. Globoak ere banatuko dituzte, eta kolore alaieko jantziak eramateko eskatu dute. Guk, orain, hemen, gure hezkuntza eraiki lelopean, LOMCE legea baztertu eta «Euskal Herriko Hezkuntza Sistema Propioa» aldarrikatuko da.
Inplikazio bila, webgunean eta erakusketarekin
Gaurko deialdiarekin bat egiteko, atxikimenduak biltzen ari dira: hezkuntzaplataformentopagunea.blogspot.com.
Era berean, erakusketa ibiltari bat eskolaz eskola dabil herrian; datorren astean, Txirritan egongo da.