Lehengo asteburuan elkartu zen, 6garren urtez segidan, EGB egin zuen aurreneko ikasle belaunaldia. Errioguardan bazkaldu zuten, eta gustora aritu ziren, ikasle garai hartako kontuak gogoratzen. «Don Carmelo maisuarekin ikastetik bizirik atera ginenak garela esaten dugu askotan!». Datorren urtean ere, berriro elkartuko direlakoan agurtu zuten eguna.