Eraikin berria estreinatzen ari dira Urumea ikastolan, ikasturte honetan. Horregatik, ospakizun txiki bat antolatu dute datorren asteazkenerako; arratsaldeko 16:00etan «ikasle eta irakasleok ongi etorri xume bat» prestatu dute «guraso, senide eta ikastola ezagutu nahi duten hernaniar guztientzat». Ondoren, ateak zabalik izango dituzte, eskola ezagutu nahi dutenentzat.