Trikipoteoa eta bertso-afaria antolatu ditu gaurko Sutu Hernanik. Arratsaldeko 19:00etan abiatuko dira, eta iluntzeko 21:00etan Gaztetxean elkartuko dira, Agin Laburu eta Beñat Gaztelumendirekin afaltzeko. Bihar, berriz, Eutsi! pelikula jartzekoak ziren, baina Euskeraren Egunaren harira antolatu diren ekintzekin bat eginez, bihar 19:00etan Biterin jarriko den Euskal Harriaren ABDak film labur sorta ikustera joateko dei egin dute.