Etxean, eta gaur jokatuko dute hiru talde nagusiek

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 28a, 01:00

Saskibaloiaz gozatzeko aukera ederra izango da gaurkoan. Mundarroko hiru talde nagusiek etxean jokatuko dute. Euskal ligan, neskek Askartza taldea izango dute aurkari. Partidu garrantzitsua irabazi zuten neskek aurreko asteburuan eta beste garaipen baten bila aterako dira gaur. Kiroldegian jokatuko dute, 16:00etatik aurrera. Ordu berean ariko dira Gipuzkoako bigarren mailako mutilak. Allerru izango dute aurrez aurre, sailkapenean azkena doan taldea. Kasu honetan, La Sallen jokatuko dute. Eta Lehenengo mailako mutilek, berriz, nesken ondoren jokatuko dute kiroldegian. Aurkari zuzenari egin beharko diote aurre: Santo Tomas Lizeoari. Berdinduta daude puntuetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!